Abenduaren 18an eskubideen aldeko Flash move!

 

 

Datorren Abenduaren 18an, pertsona migrarien eskubideen nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Sareak Josten plataformatik urtero antolatu izan dugu ekimenen bat edo hiri mailan antolatzen zirenei deialdia egin. Aurten guztion artean, eskubideen aldeko flash move ikaragarria antolatzea erabaki dugu. Horretarako dantza prestatu du GOianeko Auzo Dance taldeak. Hemen duzu entsaiatzeko lagungarria den bideoa Sareak Josten flash move!

Ostiralean elkartuko gara Landatxon 18:00etan entsegua egiteko eta astelehenean 18:30etan elkartuko gara Andra Mari Zuriaren plazan.

ESKUBIDEAK ARGITARA, DENAK ONGIETORRIAK!flashmob_A3