anHitzak aukera berri bat aniztasuna lantzeko, Apirilak 16

noname

Kaixo,
Gutun honen bidez Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu duen hizkuntza aniztasunaren topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Anhitzak ilusio handiz sortu dugun proiektu bat da, eta hirian bizi dugun hizkuntza aniztasuna balioan jartzea da helburua. Gasteizko kaleetan euskara eta gaztelaniaz aparte asko baitira egunero erabiltzen diren mintzairak.

Horretarako, apirilaren 16an Oihaneder Euskararen Etxean egingo dugu ekimen honen inguruko lehenengo topaketa, goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Bertan, elkar ezagutzeko hainbat dinamika eta hizkuntza aniztasunaren inguruan gogoeta egingo dugu, nork bere jatorrizko hizkuntzan. World-coffe modura egingo da topaketa, heldu eta gazteekin; haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Jardunaldiari kultur ekitaldi batekin emango zaio amaiera.

Ekitaldia antolatu ahal izateko, ezinbestekoa da lotura honetan topatuko duzuen galdetegiaren bidez izena ematea: anHitzak topaketa

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Mila esker eta agur bero bat.