Auzoan Jolastu. Udako ekintzak.

triptico udalekuak

Aurten ere, GOIANek 2016ko udako oporretarako jarduera-programa zabala prestatzen ari da Gasteizeko Alde Zaharreko umeentzat. Jarduerek ikasturte osoan zehar landu dugun ildo beretik jarraituko dute, hezkuntza-irizpide hauek ardatz hartuta, besteak beste: bizikidetza, aniztasuna, errespetua, parte-hartzea, baterako hezkuntza, euskara sustatzea… Gainera, aurten ahal beste ume eta gaztetxo erakarri nahi dugunez, GOIAN proiektuko parte hartzaileei ez ezik, auzokide guztiei ere egiten diegu eskaintza.

Auzolekuak

(Kirola, kultura, ingurumena, txangoak)

Datak: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra, astelehenetik ostiralera. (10:00etatik 14:00etara)

Adinak: 2004 eta 2012 artean jaiotakoak

Norentzat: auzoko ume guztientzat

Prezioa: 20 euro GOIANeko kideentzat, 40 euro kide ez direnentzat.

(Beharrezkoa bada, diru-laguntzak emango dira)

Plazak: 90

Izena emateko epea: maiatzaren 27ra arte.

Bulegoko ordutegiak: Asteartetik ostiralera (16:3oetatik-17:3oetara)

(Izena emateko orrialdea)

Izena emateko Udalekuak 2016

Informazio gehiago: goian@goian.org 688939222