Auzokide helduentzat ekintzak

helduen ekintzak (1)
helduen ekintzak (1)
 
Urte berriarekin Goianeko helduen ekintzen berri eman nahi dizuegu, auzokide helduok ere elkar ezagutu eta elkarrekin ikasi eta gozatzeko gogoa eta beharra dugulako hain zuzen. Urteak pasata konturatu gara haur eta gazteek elkar ezagutzeko aukerak auzoan bertan badituztela edo horretan saiatu izan gara behintzat, baina eta auzokide helduok? Ez al dugu horretarako beharrik? Guk baietz uste dugu eta hori dela eta, duela pare bat urtetik hona zenbait ekintza martxan jarri ditugu. 
 
Ekintza guzti hauek ezaugarri berezi batzuk dituzte:
  • Doakoak dira
  • Auzokideon arteko elkar ezagutza dute helburu.
  • Auzoa eta komunitatearekin lotura sustatzen dute.
Atxikiturik bidaltzen dizkizuegu ordutegi eta egunak, euskara ikasi edota konpartitu, gorputz adierazpena landu, beste guraso batzuk ezagutu edota sukaldaritzaz gozatzeko aukera zure auzoan bertan, anima zaitez!