AUZOKIDEOK ELKAR TOPATZEKO EKINTZAK-ESPACIOS ENCUENTRO VECINOS Y VECINAS-

sareaprogramaudala

Aupa auzokideok!! (Abajo en castellano)

Goianetik gure sarea ehunduz goa poliki poliki baina etenik gabe. Aurreko urteetako esperientzietatik abiatuz, aurten auzokide helduontzako elkartopatzeko programa bat osatu dugu. Helduok ere elkar ezagutu, konpartitu eta bizitzeko esparruak behar ditugulako eta sarri gure egunerokotasunean zaila egiten zaigulako gure auzokideekin harremana egitea. Beraz, helburu xume horrekin gatoz zuengana! Elkartu gaitezen gustoko duguna eginez! Hauek dira aurtengo aukerak:

 
  • Futbola: Landatxon futbolean jolasteko topaketa. Astearteetan 20:00tatik 21:00tara, behar izatekotan beste ordutegi batzuetara zabaltzea planteatzen dugu. Ez da futbol taldea, ez du liga ofizialetan parte hartzen. Auzokideon artean kirola egiteko aukera aparta dugu honakoa. Gizonezkoek jokatzen dute baina parte hartzea irekia da.
  • Hazierak: Gurasotasunak konpartitzeko espazioa. Alde Zaharrean haur txikiekin espazio egokitu batean egoteko parada. Elkar ezagutu, lagundu, elkarrekin hausnartu eta ikasteko proposamena da hazierak, gurasotasuna elkarrekin konpartitzeko gonbidapena. Asteartero elkartuko gara 11:30etatik 13:00tara Landatxoko balio anitzeko gelan.
  • Sukaldean solasean: Norberak dakiena erakutsi eta besteengandik ikasteko aukera bikaina! Sukaldean elkartzen gara hilean behin herrialde desberdinetako errezetak elkarri erakusteko, auzoko saltsen inguruan hitz egiteko eta elkar ezagutzeko.
  • Auzoko: Alde Zaharrean euskaldunok gure euskara beste bizilagunekin konpartitzeko daukagun txokoa da honakoa, euskara ez dakigunok ikasi eta gure kultura ezagutzera emateko aukera bikaina da. 
Ekintza guztiak doakoak dira. 
Izena emateko, jarri gurekin harremanetan: sarea@goian.org edota 688949333
AUZOAZ GOZATU, ALDE ZAHARRA BIZIRIK!

sareaprograma.jpg
Aupa vecinas y vecinos!!
 
Desde Goian continuamos tejiendo nuestras redes poquito a poquito. Partiendo de las experiencias de años anteriores, este curso proponemos un programa de encuentro para los y las vecinas adultas. Porque nosotros y nosotras también necesitamos espacios para conocernos, compartir y convivir, porque la verdad es que en el día a día a veces, se nos hace complicado relacionarnos con nuestros vecinos y vecinas. Es por ello que  venimos con esta propuesta. ¡Conozcámonos haciendo lo que nos gusta! 
 
  • Fútbol: Encuentro de fútbol en el Campillo. Todos los martes de 20:00 a 21:00, si la participación aumenta valoramos la posibilidad de ampliar horarios. No es un grupo de fútbol que compite en liga, es una invitación a hacer deporte con tus vecinos. A día de hoy solo participan hombres pero se plantea como grupo abierto. 
  • Hazierak: Un espacio para la crianza. Un lugar con ambiente adecuado para estar con nuestros pequeños y pequeñas. Una propuesta  para compartir las maternidades y paternidades posibles, para reflexionar, aprender, ayudarnos y hacer barrio. Nos encontraremos cada martes de 11:30 a 13:00 en la sala polivalente del C.C Campillo. 
  • Sukaldean solasean: Partiendo de los exitosos encuentros de los años anteriores, continuamos las sesiones mensuales en la cocina. Un espacio donde enseñar lo que cada cual sabe y aprender de las demás. Cocinamos recetas de nuestros países de origen y charlamos sobre las salsas del barrio. Un lugar para compartir saberes y sabores. 
  • Auzoko: Auzoko es un proyecto en marcha en el que los euskaldunes compartimos el euskera con nuestros vecinos y los que no conocemos el euskara, lo aprendemos y damos a conocer nuestra propia cultura. 
Todas las actividades son gratuitas. Para participar ponte en contacto con Goian, sarea@goian.org o en el teléfono 688949333
 
DISFRUTA DE TU BARRIO, ALDE ZAHARRA BIZIRIK!!