Badatoz inauteriak! Ostegun larderoa, haurren eguna!

Aurreko ikasturtetik hona lantaldetxo bat sortu da Gasteizko inauteri zaharrak berreskuratzeko gogoz. Badakizue Gasteizko inauteriak itzelak omen zirela? 1920ko hamarkadan debekuen ondorioz (maskarak, kantuak, autoritateen mozorroak etab debekatu ziren) galdu ziren kale inauteriak. Kroniken arabera Gasteizko inauteriak oso festa handiak ziren eta kanpotik ere hurbiltzen zen jendea Gasteiza. Gehiegikeriak ere izaten ziren eta debekatu zituzten azkenean. Klase aberatsen inauteriak, ordea, ez zituzten debekatu, eta jarraitu zuten areto pribatuetan.

Badira kale inauteri haien kronikak, argazkiak, are ordutik gaur eguneraino transmititu diren kantak; lekukotza horiek guztiak aintzat hartu eta gaur eguneratuz nahiko genuke inauteri haiek berpiztu. Nondik hasi? Txikitik eta gure txikietatik hastea erabaki dugu… OSTEGUN LARDEROA BERRESKURATUZ

Ostegun Larderoa, haurren eguna zen eta da. Egun Arabako herri batzuetan ospatzen jarraitzen da eta Gasteizen musika eskolak mantendu du. Kantuan atera eta eskean ibiltzea zen ohitura gero merienda ederra egiteko. Eta guk zer egingo dugu? Ba antzerako zerbait! Koplak eta mozorroak prest, auzora aterako gara!

OTSAILAREN 8AN, INAUTERITAKO OSTEGUN LARDEROA!
15:30ETAN SANTA MARIA PLAZAN, RAMON BAJO ETA LANDAZURIKO IKASLEEN KANTALDIA.
17:15ETAN LANDATXOTIK KALEJIRA ETA AMAITZEAN MERIENDA!!!

MOZORROAK PRESTATZEKO TAILERRAK

OTSAILAREN 1EAN, GASTEIZ TXIKI AUZO ELKARTEAN (Ekarri blusa zaharrak eta berrerabiltzeko ohialak!) 17:00etatik 19:00etarainauteriak