Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

2019-2020 IKASTURTEKO EKINTZETAKO PROGRAMA

iraila 6, 2019 Sarea

Kaixo Familiak!

Goian Alde Zaharreko Komunitate egitasmo hezitzailea da. Elkarbizitzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez.

Eta nola egiten dugu hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek. Auzoko haur eta gazte guztiek auzoan ikasi eta gozatzeko kalitatezko kirol eta kultur jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzen dugu eskaintza zabal baten bitartez. Talde guzti hauetan, parte hartzea, hezkidetza, euskara, aniztasuna, elkar zaintza eta komunitatearekin lotura balore gisa lantzen ditugu. urtean zehar ekintza bereziak, irteerak, udalekuak, inauteriak eta auzo ekimenak antolatzen ditugu, hurbildu gurera!

Urteko kuota 40 eurokoa da ekintza bakoitzeko. Beharrezkoa bada, parte hartzaileek “elkarlan bekak” eskura izango dituzte eta ordaintzeko erraztasunak egon daitezke. Ordainketa agiria eta izen emate orria beteta Goianeko bulegora eraman behar dira.

 

 

 

IZEN EMATEA: Irailaren 9tik 30 arte

ASTEARTETIK OSTIRALERA 11.00-13.30 eta 16.00-17.30

Goianeko bulegoa: Gasteiz Txiki auzo elkartea, Eskola Kalea 9

EKINTZAK IRAILAREN 30etik AURRERA HASIKO DIRA

LABORAL KUTXA ES89 3035 0428 63 4280000002

TELEFONOA: 688 939 222 /688 949 333

 

ANIMA ZAITEZ!

Etiketak: , ,

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies