Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

AGUR HAURREN AUZOA

2 urria, 2020 Sarea

2020ko irailaren 23an, Auzoguneko gai-zerrendako lehen puntuan laburki azaldu zigutenez, Haurren Auzoa proiektua ez da gauzatzen ari, pandemiaren ondorioz, aurrekontuak blokeatu egin zirelako eta beste gastu batzuk lehenetsi dituztelako. Eta hori ulertzekoa da, gertatzen ari den guztia kontuan hartuta; ulertuko genuke hau balitz atzerapena egon den den aldi bakarra, hitzemandakoa bete ez den aldi bakarra, honetaz baliatzen diren aldi bakarra… Beraz, honengatik guztiagatik, proiektutik urruntzea erabaki dugu. Ez dugu nahi, amore ematen dugu. Eta hau azaldutakoan, zinegotziak, suminduta, bota zigun: nola? Ez duzuela egiterik nahi?

Bada, ez. Guretzat, hori izan zen gainezka egiteko falta zena. Eta hau ez da gertatu ez dugulako pentsatzen gure auzoan inbertsio publikorako beste lehentasun batzuk ez daudenik egoera honetan, jakina, adibidez, gehien behar duten auzokideentzako etxebizitzak birgaitzeko laguntzak. Arrazoi nagusia da ahitu egin gaituztela. Horixe da egia: parte hartzeko gogoa kendu digute.

2017an, zenbait guraso haurren autonomiari buruz gogoeta egiteko elkartu ginen. Urte hartan, Zaharraz Harron, auzotarrak gonbidatu genituen guztion artean hausnartzera. Francesco Tonucci pedagogoa eta haren “Haurren hiria” liburua genituen inspirazio-iturri. Gu ere amets egiten hasi ginen, jolasetan aberatsa den auzo batekin, esperimentatu, sortu, manipulatu eta, batez ere, jolasteko aukera ematen duen auzo batekin. Pentsatu genuen interesgarria litzatekeela haurrei galdetzea, jakiteko zein den gehien atsegin duten lekua eta, batez ere, pentsatuta haurrek auzo-zatitxo bat hasiera-hasieratik sortzen bazuten, zaindu eta mimatu egingo zutela. Lanari ekin genion eta ekimena Udalaren Hobetuz programara aurkezteko aukera izan genuen. Eztabaida izan genuen: batzuk zertxobait apalagoa imajinatzen genuen, auzolanean egina; beste batzuk, berriz, ikusi genuen Udalaren inplikaziorik gabe oso zaila izango zela plazaren bat aldatzea… Azkenean, bigarren aukerari ekin genion eta gure ibilbidea martxan jarri zen Udalaren partaidetza-zerbitzuaren eskutik. 2018ko Hobetuz irabazteak esan nahi zuen prozesua 2018an gauzatzekoa zela, lanak 2018-2019an egin ahal izateko, hala jasotzen baitira gai hauek aurrekontuetan.

2017. urteko azken hiruhilekoan batzar irekiak egin genituen eta auzoko haurrekin parte hartzeko prozesu bat diseinatu genuen. Goian elkartearekin, Ramón Bajo eskolako guraso-elkartearekin eta ikastetxeko zuzendaritzarekin hitz egin genuen, eta guztiek parte hartu nahi izan zuten abentura honetan. Primerako itxura zeukan. Nondik estudioarekin jarri ginen harremanetan, ikastetxearen kale berean dagoen eta arkitektura eta pedagogia lantzen dituen arkitekto-taldearekin, alegia; eta Txatxilipurdi elkartearekin ere jarri ginen harremanetan, haurrekiko partaidetza-prozesuetan esperientzia izateagatik, uste baikenuen asko ikasi ahalko genuela haiengandik. Haurren Auzoa ekimenaren partaidetza-prozesua ez ziren izan lau post-it eta inkesta bat.

2018ko martxoan, espazioen aurretiko diagnostikoa egin zen: topografia, mugak, ingurunearekiko harremana, materialak… Ondoren, behaketa-saioak egin ziren aukeratutako hiru espazioetan haur-hezkuntzako haurrekin. Ikusi nahi genuen zer espazio erabiltzen ziren eta zein ez, non gertatzen ziren gatazkak, espazioek zer joko-mota ahalbidetzen zuten, espazioaren beraren ezaugarriak zein ziren, partaide kopurua, generoa eta abar kontuan hartuta. Auzoko psikomotrizista eta antropologoek ere parte hartu zuten bolondres, eta ondoren saio haietan jasotako informazio guztia sistematizatu zuten.

Apirilean, lehen hezkuntzako neska-mutikoei zuzendutako partaidetza-tailerrak prestatu genituen, eta, horretarako, tailerretan dinamizatzaile gisa parte hartu nahi genuen pertsona guztiak trebatu egin ginen: parte-hartzeaz eta haurtzaroaren kulturaz aritu ginen, nola entzun eta haurren proposamenetan tartean nola ez sartu, tailerrak nola planteatu… ametsaren fasetik adostasunaren fasera igaro ginen. Dena prest genuen jada.

2018ko maiatzean egin ziren tailerrak eta 225 pertsonak hartu zuten parte. Gehienak lehen hezkuntzako haurrak izan ziren, baina baita Ramon Bajoko tutoreak eta Goian elkarteko gazteak ere, besteak beste. Hiru egunez mintzagai izan zituzten gure plazetan aurkitzen zituzten arazoak, ametsetako zuhaitz-etxeak, tirolinak edota labirintoak… plaza bakoitzerako maketa bat adostu eta eraiki zuten.

2018ko ekainean, erakusketa egin genuen gizarte-etxean. Hobekuntzak proposatzera gonbidatu genituen Aurora eta Arquillos egoitzetako 37 pertsona adindun, 20 guraso, emakume-elkarteetako 36 emakume, auzoko elkartegintzako 45 pertsona, aniztasun funtzionaleko elkarteetako 14 lagun. Ekarpen guztiak jaso ziren eta, horrekin guztiarekin, azken proiektu bat prestatu zen: Rafa plazarako proposamen arkitektoniko bat, Martin Ttipirako beste proposamen bat eta Etxanobe parkerako, beste bat. Ikasturtea amaitutakoan, proiektua jendaurrean aurkeztu genuen auzoan eta partaidetza-zerbitzuan. Mihia zintzilik, baina lan itzela egin izanaren sentsazioarekin.

2018-2019 ikasturtea hasi zen, guk egina geneukan gure zatia, eta 2019ko udaberria genuen buruan, ea posible izango ote zen parkeko landareak landatu edo egiturak haurrekin margotzea.

Norbaitek zerbait esan zain geunden bitartean, gure proiektua aurkezten jarraitzen genuen, Auzogunean, zehazki, 2019ko urtarrilean. 2019ko martxoan, hirigintza- eta partaidetza-teknikariekin bildu ginen eta plaza jakin bat, Rafa plaza, aldatzea proposatu ziguten. Bagenekien hiru espazioak eraldatzeko proiektua asmo handikoa zela, eta proposamen batzuk egin genizkion haiek ekarritako proiektuari.

Hauteskunde-giroa sumatzen hasi zen eta partaidetza-zerbitzutik esan ziguten beste proiektu batzuk lehenesten ari zirela. Zain jarraitu genuen. Uztailean berriro bildu ziren gurekin eta azken proiektua erakutsi ziguten, ekarpenetako batzuk jasotzen zituena.

2019-2020 ikasturtea hasi zen. Ezinezkoa omen zen lanak urte horretan egitea, oraindik baldintza-agiririk ere ez baitzegoen. Egia esan, talde dinamizatzailearen energia ahultzen hasi zen ordurako. 2019ko urrian berriz aurkeztu zen Auzogunean. Lizitazio-epeak ezagutu gabe jarraitzen genuen.

Gure ekimenetik lanen epeei eta haurren partaidetzari buruz hitz egin nahi genuen eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun, bestalde, plazako bizilagunei, gaztetxeko gazte-asanbladari eta Berakah-ko jendeari informazioa ematea, hurbileko auzokideak izaki.

2019ko azaroan, El Correok albiste bat argitaratu zuen proiektuaren zenbait irudirekin, Haurren Auzoa aipatu gabe. Proiektua saltzeko, “Alde zaharrera iristear dagoen aldaketa handia” aipatzen zuten, “birgaitze-plan baten barruan”, eta “Alde Zaharra modernizatu egiten da” izenburupean. Negargura sartu zitzaigun.

Beste bilera bat egin genuen partaidetzako teknikariekin, eta, jakina, albistea oso gaizki bideratuta zegoela, ez zuela partaidetza-prozesua errespetatzen, denborak ez zirela nahiko genukeena, aurrerantzean Hobetuz-eko sailak arinago kudeatu ahal izango zirela. Nolanahi ere, guri hemendik aurrera gertatuko dena ez zaigu asko interesatzen, gogo gutxi geratzen baitzaigu…

Baina gure proiektuak 2017ko Hobetuz irabazi zuen, aurrekontua 2019rako zen, gehienez ere. Urtea amaitzear zegoen hartan, berriro hasi beharra izan genuen, aurrekontuak 2020 honetarako onartzeko itxaropenarekin.

2020ko martxoan izan behar genuen hurrengo bilera baldintza-orriei, epeei eta abarri buruz hitz egiteko, edo agian ez, nork daki. Baina pandemia iritsi zen eta, harekin, konfinamendua, hildakoak, maskarak eta distantziak, ez pentsa guk ez ditugunik nabaritu. Ulertzen dugu egoera honetan lehentasunezko bestelako gastu batzuk egotea, hala nola lehen mailako arreta, irakasle gehiago, jantokirako begiraleak, etxebizitzak birgaitzeko laguntzak… horiek ideia batzuk izan daitezke.

Hasieran azaldu dugun bezala, bene-benetan gertatu dena da ahitu egin gaituztela. Ikaskuntza esanguratsua nahi genuen eta hala izan da. Ezin dira halako partaidetza-prozesu luzeak egin haurrekin, zentzu guztia galtzen baitute; desagertu egiten da parte hartzearen, erabakitzearen eta horren arabera jardutearen sentsazioa. Ezin da partaidetza-prozesurik egin partaidetza-kultura politikorik gabe, informazioaren eta epeen kudeaketa bateraturik gabe; izan ere, alderdi bat bestearen mende dago etengabe, eta etsita bukatzen du, nekatuta, indarrik gabe.

Horregatik guztiagatik, Rafa plazarako aurreikusitako lanetatik aldetzen gara. Egiten bada, ez da Haurren Auzoa ekimeneko parte izango, ez da auzoaren proiektu parte-hartzaile baten amaiera izango. Gure espektatibak apaltzen ditugu: urte hauetarako nahikoa dugu Rafa plaza, Etxanobe, Martin Ttipia, Santa Maria plaza edota Landatxoko kantxa segurtasunez erabiltzearekin. Ez dugu plaza ikusgarririk nahi. Gure seme-alabek bertan jolastu ahal izatea nahi dugu, autoek harrapatu gabe, euria egiten badu askaria Landatxon jan ahal izatea eta horietan guztietan segurtasun-protokoloak bete ahal izatea.

Hemen amaitzen da Haurren Auzoa ekimena. Besarkada bat eta auzoan ikusi arte.

Etiketak: , ,

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies