Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Alde Zaharrean Covid 19arekin elkar bizitzen: Auzoa auzoaren zaintzaile

10 otsaila, 2021 Sarea

“Adinduak eta osasuna alde zaharrean” plataformatik, non auzoko hainbat aktibo dauden, eta parte hartzera gonbidatuta zaudeten, bigarren hitzaldi-solasaldia proposatzen dizuegu.

Izenburua: “Alde Zaharrean Covid 19arekin elkar bizitzen: Auzoa auzoaren zaintzaile”.

Eguna: 2021eko Otsailaren 24an

Ordua: 18:00 – 19:30

Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian (Haurtzaindegi zerbitzua egongo da)

Hizlariak:

–       Isaura Regueiro (Psikologo klinikoa eta psikoterapeuta)

–       Mati Iturralde (Lehen Mailako Arretako medikua)

Edukiera 60 pertsonetara mugatzen da, indarrean dagoen araudiarekin bat egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da: Udalaren webgunean, 010 telefonoan, gizarte-etxeetan edo adinekoen zentro soziokulturaletan. Haurtzaindegi-zerbitzua behar izanez gero, deitu 636060594 telefonora.

Hitzaldi hau auzoan bizi garen pertsonen osasuna mantentzeko kezkatik sortu da, osasunean alderdi bio-psikosozialek eta ingurumenekoak eragiten dutela ulertuta. Gure bizi-kalitatea hobetzeko, nork bere burua zaintzeko eta taldea zaintzeko tresnak eskuratzea espero dugu.

Galderak, hausnarketak edo ekarpenak ekartzera gonbidatzen zaituztegu, hitzaldia guztiontzat onuragarriagoa izan dadin.

Besarkada bat.

Etiketak: , , ,

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies