Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Aniztasunez blai, ekimen andana Gasteizen!

urria 17, 2018 Sarea

Asteburua ekimenez beteta datorkigu. Gasteiz hiri anitza da, baina horretaz gain gure aniztasuna ospatzen, plazaratzen eta gozatzen duen hiria da, ikusi besterik ez dago asteburuko egitaraua!

Ostiralean, Musika auzoan lemapean jatorri desberdinetako musika estiloak dantzatzen ikasteko aukera izango dugu Landatxo kiroldegian.

Larunbatean, Korreoseko plazan aniztasunaren azoka ospatuko da, eragile desberdinen postutxoak eta egitarau zabala antolatu dute ordurako.

Eta bukatzeko igandean, Errotako auzoan iada zita garrantzitsu bilakatu zaigun Errotanitza lasterketa burutuko dute auzoko eragilee eta dendekin elkarlanean. Goian ere bertan izango da laguntzen. Beraz dorsalak prest eta 3,2,1… badator aniztasunaren asteburua!!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies