Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

APIRILAK 14, KORRIKA AMAIERAKO JAIALDIA KLIKA!

apirila 9, 2019 Sarea

Kaixo familiak!

Goianek, igande honetan ospatuko den  KORRIKA KLIKA 2019ko amaiera jaialdian, parte hartuko du. Etorri gurekin ondo pasatzera!

KORRIKA goizeko 8.30etan iritsiko da Gasteizera.

Goianek goizeko 11.30tan hartuko du kilometroa. Denok batera kilometrora jaisteko, Landatxoko sarreran geratu gara goizeko 11.00etan.

Korrika 12.30tan amaituko da Andra Mari Zuriaren plazan, baina ekintza ugari egongo dira egun osoan zehar!

Goianeko lagunak honako ekintzetan topatu ahal izango gaituzue:

13.30-17.00ak bitartean, jolas eta tailer ezberdinak egiten ibiliko gara Plaza Berrian.

-Arratsaldeko 17.00, URBANDANCE taldeak KORRIKA 2019aren abestiarekin prestatu duen koreografia ikasteko aukera izango dugu, Matxeteko plazan. Eszenatokii gainean ez gara bakarrik egongo, Judimendi auzoko Sumendiko espazioko lagunak egongo dira gurekin batera.

Beraz, gogoratu! Igandean, apirilaren 14an, goizeko 11.00tan zuen zain egongo gara Landatxoko Kiroldegian, denok batera kilometroa hartuko dugun tokira jaisteko!

ANIZTASUNA BAI, ARRAZAKERIA EZ! EGIN DEZAGUN KLIKA!

 

 

Etiketak: , , ,

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies