Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

BOLUNTARIO ETA PRAKTIKA PROGRAMA

apirila 17, 2019 Sarea

Goianen egiten ditugun ekintzak aurrera eramateko boluntarioek egiten duten lana ezinbestekoa da.

Goianeko boluntariotza urte osoan zehar lan egiten du, baina garai batzuetan boluntarioen behar handiagoa izaten dugu,

Oraingo honetan, udan antolatzen ditugun AUZOLEKUETARAKO boluntarioen bila gabiltza. Udaleku irekiak dira, eta ekaina eta uztaila bitartean izango dira.

AUZOLEKUETAN parte hartu nahi baduzue eskaera orria bidali behar diguzue helbide hauetara, ekainaren 3a baino lehen. Ekainaren 5 eta 6an , eskaera orria bidali diguzuen guztioi elkarrizketa egingo dizuegu. Ekaianaren 13an, AUZOLEKUAK antolatu dituzten talde hezitzailearekin batera, formakuntza bat eskainiko dizuegu.

BOLUNTARIOAREN DEFINIZIOA

 

Boluntarioa izatea zer den ondo ulertzeko  Batekinek ( boluntarioen agentzia ) egiten duen definizioa egokia izan daiteke:

“Boluntario izatea gizarte partaidetzarako forma bat da, pertsonek bere denbora, esperientzia, jakintza, konpetentziak eta lana eskaintzen dute kontraprestazio ekonomikorik jaso gabe, elkartasun lan bat da. Lankidetzarako  aukera pertsonal, libre eta altruista da.”

Baina, nolako boluntariotza bilatzen dugu Goianen? Goianen parte hartu nahi baduzu, konutuan hartu behar duzu:

 

IRIZPIDEAK:

 

  • Gure ekintza gehienak Gasteizko Alde Zaharra eta inguruan egiten ditugu. Horregatik garrantzitsua da Goianen parte hartu nahi duen pertsonak, Alde Zaharrarekin lotura izatea ( edo ezagutzako gogoa izatea).

 

  • Bai euskarari! Euskararen erabilera lehenezten dugu, batez ere haur eta gazteen taldeetan. Goianeko parte hartzeileak euskara, gozamen momentuekin lotzea nahi dugu, gustatzen zaien hori euskaraz egiteko aukera emanez. Hala ere auzoko errealitateaz kontziente gara eta badakigu askorentzat, Goian, euskararekin daukaten lehenengo kontaktua izan daitekela.

 

  • Goianen parte hartzea bultatzen dugu. Haurrak eta gazteak, boluntarioak, eta elkartean parte hartzen dugun agente guztiak, ekintzetako parte hartzaile aktiboak gara. Ez gara ekintzen hartzaileak bakarrik, ekintzen sortzaileak ere bagara.

 

  • Hezkidetza, elkartearen beste ildo garrantzitsu bat da. Egiten ditugun ekintza guztietan, praktika inklusiboak bultzatzen ditugu.

 

  • Goianen elkarzaintzaren alde egiten dugu. Horretarako Komunikazio Ez Bortitza erabiltzen dugu gatazkak konpontzerako orduan.

 

  • Gure auzoko errealitatea anitza da. Guk aniztasun hori onartu eta gure lana bultzatzeko erabiltzen dugu. Goianen ez dugu aniztasuna lantzen, aniztasuna Goianen errealitatearen parte da.

 

Uda honetan Goianen boluntarioa izan nahi baduzu, edo praktikak egin nahi badituzu,  jarri harremanetan gurekin!

 

Etiketak: , ,

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies