Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Zer egiten dugu

 

UMEEN ETA GAZTEEN EKINTZAK

Hastapenean Goian haur eta gazteei zuzendutako proiektua zen, uste dugu adin tarte horretan pertsonaren nortasunaren garapenean oinarrizkoak diren egiturak forma hartzen doazela. Hasiera batetik nire auzokideekin modu naturalean harremantzen hasten banaiz, eskolan eta eskolatik kanpo, harremantzeko auzoko plaza eta kaleak gozatzen baditut… auzokidetasun sentimendu hori ez zait arrotza egingo, egunerokoan bizi dudan zerbait izango da.

 

Eskolatik haratago haur eta gazteek elkar topatzeko esparruak sortzea bultzatzen dugu. Aisialdian antolatzen ditugun ekintzak, bi eremu nagusitan banatzen ditugu: kirol eremua (saskibaloia, esku pilota eskola, kirol anitza, etab) eta kultura eremua ( dantza, margolaritza, bertsolaritza, musika tailerra…)

Gure ekintzetan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!

 

 

 

HELDUEN EREMUA

Urteak pasata, auzokide helduok berdina behar dugula konturatu gara, gehiago agian. Guk ez baitugu gure auzora etorri berri den auzokide askorekin partekatzen inolako esparrurik partekatzen esaterako, ez dugu sozializazio eremurik konpartitzen. Elkarren ondoan bizi gara baina ez elkarrekin. Beraz Goianen ere esparru konpartitu hauek bultzatzeko ekimenak jarri ditugu martxan, auzokide helduok ere elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzeko.

 

2019-2020ko ikasturtean esate baterako dantza, futbola, emakumeentzako saskibaloia, sukaldean solasean…. Bezalako ekimenak martxan jarri ditugu.

Gure ekintzetan parte hartu nahi baduzu edo proposamen berri bat baldin badaukazu, jarri gurekin harremanetan! Gustura entzungo zaitugu!

 

IRIZPIDE HEZITZAILEAK

Behin eta berriro aipatzen dugun moduan, auzoa komunitatearekin lotura da Goianeko bereizgarri nagusia. Honetaz, gain modu berezian talde guztietan lantzen saiatzen garen ildoak honakoak dira:

Euskararen erabilera lehenesteak, haur eta gazteen taldetan batez ere. Azken urteetan D ereduaren aldeko apustua nagusi bada ere, gure taldeetan A ereduko haurrek ere parte hartzen dute. Askorentzat euskararekin daukaten lehen kontaktua da, eskolaz kanpo. Euskara gozamen momentuekin lotzea gustatuko litzaiguke, haiek maite duten hori euskaraz egin ahal  izatea. Dena den, aniztasunak buruhausteak eta kontraesanak dakartzala argi dugu eta bidea ez dela beti uste bezain zuzena.

Parte hartzeari ere garrantzia eman nahi diogu, haur eta gazteek beraien taldeetan erabakiak hartzeko duten gaitasunari. Horretarako norbanakoka eta talde gisa dituzten nahiak, akordioak edota konpromisoen inguruan hausnartzeko momentuak bilatzen dira, parte hartzen ere ikasi egin behar da eta zoritxarrez helduok ere badugu parte hartzen uzten ikasteko beharra.

Hezkidetza izango litzateke lan ildo garrantzitsua, taldeetan genero bazterketarik gabeko praktikaren alde egiten dugu eta ematen diren matxismo egoerak, hausnartzeko edota eztabaidatzeko erabiltzen ditugu.

Elkar zaintza ere aipatu nahi genuke, gatazkak sarri izaten baititugu guk ere noski! Gatazkak onartu eta hauen kudeatzen ikasten gabiltza, horretarako inguruan komunikazio ez bortitzaren inguruan lagun eta auzokide adituak ditugu eta erronka honetan murgildurik gaude. Etengabeko trebakuntza da guztiontzat hau ere…

Eta bukatzeko aniztasuna. Aniztasuna egitate gisa ulertzen dugu. Anitzak gara berez gizon-emakumeak, eta aniztasunaren ukapena edo/eta aniztasunarekiko murrizketa da desberdintasunen (ez diferentzien) oinarria. Hori oinarri harturik, gure auzoaren errealitatean oinarritu eta bizikidetza sustatu eta praktikatzea dugu helburu.

Eta nola egin hau ordu beteko saskibaloi saio batean? Ba ez gara magoak ez!! Baina urtero urtero hezitzaile taldearekin gai hauek lantzen saiatzen gara eta talde motorean gaudenok ere formakuntza jasotzen, esandakoa guztiontzako da etengabe ikasteko aukera paregabea… Goianen parte hartzen duten pertsona guztiek  Gida hezitzailea izango dute eskura. Gida Hezitzailea urteekin osatzen ari garen dokumentua da, eta urteekin, ikasten dugunaren arabera aldatzen joango da.

Irizpide hezitzaile hauek landu ahal izateko gida hezitzaile propioa sortzen ari gara. Gida hezitzaile hau hurrengo hilabeteetan publikatuko dugu!

 

 

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies