GABONETAKO PLANAK ALDE ZAHARREAN

Kaixo Goian Proiektutik gonbidapen batzuk zabaldu nahi dizuegu Gabon hauetarako;

 

       Abenduaren 20an. Ostirala. Pilota Topaketak eta Olentzero. Auzolan Pilotalekuan Arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

 

Goianek aurten ateratako Pilota eskolaren aurkezpena. Honetarako Adurtzako Pilota eskolaren umeekin partdidu batzuk jolastuko dira. Horrez gain, Pilota egiteko tailerrak, Txapak eta Putxe Herrikoi bat antolatu dugu. Segidan, Olentzerorekin egingo dugu kalejira bat auzotik zehar. Farolonen amaituko dugu eta Gasteiz eskolako AMPAk antolatutako txokolatadan amaituko dugu eguna.

 

       Abenduaren 22an.Igandea. Hilaberero egiten dugun moduan, Goianek zabaltzen du gonbidapena, natur-inguruko irteera egiteko. Honetan, Armentiako basora abiatuko gara eta umeentzako natur ekintza bat prestatu dugu “Entra en el Bosque”. Animatuenak Eskibel Mendira igoko gara. Topaketa, Goizeko 10:00etan izango da Landatxo Polikiroldegian. Ekintza honetara parte hartzeko apuntatu behar da. Info gehiago www.goian.org.

 

        Abenduak 26, 27 eta Urtarrilak 02 eta 03an. Goianek antolatu ditu umeentzako topaketak.: Izotz pista, Eskalada, Pintura, Irratia…  (6urtetik 14 urte arte). Goizeko 11.00etatik 14:00ak arte. Ekintza hauetan parte hartzeko apuntatu behar da. Info gehiago www.goian.org.

 

 Izena emateko; Gasteiz txiki auzo elkartetik pasa astelehenetik osteguna arte 12:00-13:00 edo 16;00-17:00 edo goian@goian.org edota 688939222 telefonori deitu.

Informazio gehiago www.goian.org

Leave us a Message