Goian eta auzo-zinema

IMAG0105

“XXI. mendeko herritarrek euren gaitasunak ahal beste garatzea nahi badugu, irudiaren eta komunikazio-ereduen garrantziaz jabetu beharra dute. Horiek horrela, ez al dira filmak gazteen ideiak eta gizartearekiko duten konpromisoa arakatzeko modurik onena?” (R. C. López)

Goianeko IKT tailerrean ulertzen dugunez, motibazioa sortzeko eta eguneroko bizitzako gaiez hausnarrarazteko tresna didaktiko gisa erabil daitezke auzoko zinema-proiekzioak. Aisialdi une horiek aldi berean topagune eta disfrutatzeko toki bihurtzen saiatuko gara, baina hausnarketarako tartea ahaztu gabe. Besteak beste, fikziozko, zinema errealistako, animazioko eta fantasiazko filmak proiektatuko dira.

Goian zinema-proiekzioen asmoa zera da; Goianeko kide diren ume, gazte, ama zein aitei une atseginak elkarrekin pasatzeko aukera ematea, ez bakarrik familiartean, auzokide artean ere.

Leave us a Message