Komunitatean hezi eta bizi JARDUNALDIAK

Maiatzaren 28tik aurrera mimo handiz antolatu ditugun jardunaldietara gonbidatu nahi zaitugu. Jardunaldi hauen bidez, Goianek dituen hausnarketa eta prozesu desberdinak aberastea dugu helburu eta hau guztia zurekin batera egitea gustatuko litzaiguke.
Gure egunerokoan presente ditugun gaiak landuko ditugu: Haziera moduak, kiroltasuna, hezkidetza, elkarbizitza auzoan eta hezkuntza inklusiboa esaterako. Guztia modu dinamikoan eta formato desberdinetan. Ekainaren 1an GOIAN EGUNA ospatuko dugu: Pilota, saski edota futbol topaketak egiteaz gain, kultur ikuskizunak eskainiko ditugu eta gauerako Goianeko gazteek jaialdia antolatu dute Gaztetxean.
GOIAN komunitatean egiten jarraitu nahi dugu, bazatoz????