Facebook
Twitter
Youtube

Korrika badatoooor!

marzo 8, 2017 Sarea

Badator Korrika eta guk ere aurten BAT egin nahi dugu gure herriko bazterrak zeharkatzen dituen ekimen ikusgarri honekin. Horretarako Goianek hainbat ekimenetan parte hartuko du.

Alde batetik, Sareak Josten plataformaren baitan, Solasaldi dialogikoa antolatu dugu. Baina zer demontre da hau? Ba oso erraza den ariketa proposatzen dugu, oinarrizko testu sinple batetik abiatu eta elkarrekin testu horrek iradokitzen dizkigun ideien inguruan solastean datza. Testua gazteleraz izango da eta batez ere euskara ezagutzen ez duten auzokideei zuzendua dago.  Ariketa honen bitartez, Korrika ezagutzera eman nahi dugu eta denon artean euskararen garrantziaren inguruko hausnarketa txiki bat egin.

Bitartean txikienek ere izango dute aukera euskararen inguruan gozatzeko. Izan ere, Adra eta Talurreko lagunekin batera tailer txiki bat egingo dute eta ostean, Ane Gebara ipuinkontalaria izango dute gozagarri. Ez da aukera txarra ezta???

Beste alde batetik, auzoko beste eragile batzuekin batera auzo mailako ekimentxoa antolatu dugu Martxoaren 17, ostiralerako. Bertso merienda dastaketa bat! Hara! Konpleto! Izena eman dezakezu Hala Bedi tabernan edota sarea@gmail.com helbidean. Eta beste jatorri bateko lagun bat gonbidatzera ere animatzen zaitugu, denon artean itzulpena egiten saiatuko gara eta.

Badago zer egin auzoan beraz! Tipi tapa tipi tapa  KO-RRI-KA!C6PEf9kXQAAfx_9 C6TjYykWcAAjN5o

Korrika badatoooor!

Sarea

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies