Larunbatean bagoaz Egino eta Arrietara!!

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez Abenduaren 22an burutuko dugun irteeraren berri eman nahi dizuegu. Urtea ondo bukatzeko, Eginoko gaztandegia eta Arrizalako sorginetxea ezagutzera joango gara. Bakoitzak bazkaltzeko zerbait eraman eta Arrietako elkarte batean elkarrekin bazkalduko dugu.

  • 10:00etan geratuko gara San Anton plazan.
  • 11:00etan bisitaldia Eginoko gaztandegian.
  • 14:00etan Arrietan bazkaldu.
  • 17:00etan Gasteizera itzuli.

Izena ematea beharrezkoa da eta parte hartzaile bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu edota 5 familiako. Izena emateko, pasa Goianeko bulegotik (eskola kalea 9) goizeko 10:00etatik 12:00etara edo arratsaldez 16:00-17:30etara.