NEREA MENDIZABALEKIN EGON GARA

2_jirafas_en_la_sabana_001

Larunbat honetan komunikazio ez bortitzaren inguruan sakontzen egon gara Nerea Mendizabalekin. Zaila da asteburuan ikasitakoa laburbiltzea, ordu asko izan baitziren, baina buruan bueltak ematen gelditu zaizkigun ideien inguruan zerbait esatea errezagoa da. Niri, bi irudi bururatzen zaizkit, bi jarrera irudikatzeko: txakala eta jirafa.

– Txakala: borrokan sartzen dena, epaitzen duena, erasoa sentitzen duenean erasotzen duenak edo nahiz eta bueltan, eraso ez egin, gorrotoaren baitan gelditzen dana. Irabazi ala galdu artean mugitzen dena. Ni askotan horrela sentitzen naiz! (Ez bazarete afaltzera etortzen, oraintxe bertan, telebista gabe geldituko zarete aste osoan!!!!)

– Eta jirafa, beste jarrera bat dauka. Lasaiagoa, arnasten duenak eta egoeratik aldentzeko gai dena gainetik begiratzeko eta orokortasuna kontutan hartzeko. Barrura eta kanpora entzuten duenak, eta osotasuna ulertzen saiatzen dena. Gai da bere lepo luzea luzatzeko eta gainetik begiratzeko, bihotza behian izan arren. Gure eta bestearen sentimendu eta beharrekin konektatzen saiatzen dena. Eztabaidan, irabazi/Irabazi artean mugitzen dena. Askoz osasuntsuagoa!

Oinarrizkoa. Baina Txakal moduan ibiltzen gara mundutik, orokorrean, normalean.Oso barneratuta daukagu. Eta besteak etsai moduan ikusten baditugu, horrela jokatuko dugu. Horrela zaila da elkarbizitza eraikitzea. Bestea kontutan hartu gabe, eta ez badugu sinisten, elkarrekin bizitzeak orokorrean onurak ekartzen dizkigula.

Aniztasunak ekartzen dizkigun aberastasunak aldarrikatzen jarraitu behar dugu, baina jirafa moduan!

 

Leave us a Message