Alde Zaharreko egitasmo komunitario hezitzailea da, auzokide-hirikidetasun gizarte eraikuntza helburu duena. Guretzat, norberaren identitatea eraikitzeko auzo, leku, inguru baten parte sentitzea ezinbestekoa da, eta baita beharrezkoa toki horren elkarbizitzan inplikatzeko eta eragilea izateko. Baina parte sentitze horrek bi aldetako lana behar du. Alde batetik, pertsona bakoitzak parte izatea nahi behar du modu aktibo baten, eta bestetik, inguru horrek besoak irekita izan behar ditu eta horretarako, eraldaketa sozialak behar dira.

Gure helburuak

  • Auzokideon bizi kalitatea hobetzea bere inguru hurbilean parte hartze dinamikak martxan jarriz. Komunitate zentzua eta komunitatean parte hartzea bultzatzea egitura eta sare desberdinen bitartez, hórrela gizarte kohesioa eta pertenentzia sentimendua handituz.
  • Garapen pertsonal eta talde garapenerako beharrezko diren gaitasunetan trebatzea, gizarte plural eta multikulural batean bizi ahal izateko kultura eta aisialdi esparruak eraikiz. Gizarte gaitasunetan trebatzea komunitateko proiektuetan parte hartuz.
  • Auzoko haur eta nerabe guztientzako inklusio eta bizikidetza aukerak ematea aisialdiko ekintzen bitartez.
  • Auzoko gizarte eragile desberdinen partehartzea bultzatu, guztion artean espazio hezitzaile komun bat sortzeko bidean.

Eguneroakoan lantzen diren baloreak berdintasuna, errespetua, askatasuna eta auzoan izan eta egotearen erantzunkizuna dira. Beti ere, interkulturala den auzo batean bizi garela jakinik eta gaur egun egoera interkultural hortan ematen diren gabeziak gainditzeko asmoz.

Norekin egiten dugu lan?

Batez ere, beraien aisialdian ekimen desberdinak burutu nahi dituzten Gasteizko Alde Zaharreko haur eta gazteak, 6 eta 16 urte bitartekoak (LH 1º- DBH 4º)

Gure egitura

Haur eta gazteekin batera elkarrekintzan jarduten duen talde hezitzailea dago alde batetik, proiektua dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den taldea hain zuzen.
Bestetik, talde laguntzaileak ditugu, auzoko pertsona, ikastetxe eta eragileetara irekiak. Talde hauetan lana talde proiektuen jarraipena egitea da, proposamenak bertaratzea, gatazkak konpontzeko laguntza ematea, aholkularitza… Auzoko erreferentzia desberdinak parte hartzen duten heinean, hauek izango dira auzoarekin lotura mantentzeko bermatzailea.

 

GOIAN from Auzo.tv on Vimeo.