Alde batetik, haur, gazte eta familiei zuzendutako kirol, kultur eta ingurune talde proiektuak eta ekintzak garatzen ditugu. Partehartzaileak taldeen protagonistak sentiaraztea nahi diegu, auzo proiektu baten parte sentitzeko, auzoa eta bere baliabideak ezagutuz, gozatuz eta jolastuz.

P1050164

Beste aldetik, aniztasuna oihozko hiriaren sareetan egotea nahi dugu, auzoan eta hirian antolatutako ekintza desberdinetan parte hartuz: Eskola Kirola, kirol gertakizunak, jaiak, auzoko gizarte etxeetan antolatutako ekintzetan… Aniztasuna modu positibo batean kalera ateratzen eta ikusgai egiten.

Eta azkenik, gune bitartekariak sortzen non aniztasuna kontutan hartzen den eta parte sentiarasten zaion. Non kolektibo eta pertsona deskonektatuenak konektatzen saiatzen gara, auzoan eta hirian dauden elkarte desberdinekin lana koordinatuaren bitartez. Hauetako batzuk hauek dira:

    • Auzoan, elkarbizitzari eta hezkuntzarekin bueltaka elkarbizitza eta, hezkuntza inguruko gai desberdinen inguruan hitz egiteko eta ideiak elkar trukatzeko gune bat sortu nahi dugu auzoan.
    • Sukaldean Solasean sortutako gunea, ezagupenak eta iritsiak elkartrukatzeko.
    • Sareak Josten elkarte desberdinekin sortutako gunea, guztion lana elkar ezagutzeko eta sarean lan egiteko. Elkarte guztientzat aniztasuna balio positiboa da eta hori ikusarazteko esparruak sortu nahi ditugu.
    • Martxan dauden beste sare eta ekintzetan parte hartuz.

pasamanos-charlas-mayo-1